XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, uneberean, denak, txikiak nahiz adinez helduak, Jesus umeei bezala mintzo zaien familiako bakunak eta xumeak dira.

Jainkoaren familia mahai-komunioan azaltzen da, batez ere; kontsumazio garaiko salbamen otorduaren aintzinapena den mahai komunioan, hain zuzen.

Beste pasarte batetan Jainko familiaren markoa hedatu egiten du: premia jasan duen oro, zanpatua eta abandonatua den oro Jesusen senide da eta Jainko familiako, noski.

Argi dago, bada: Jesus, ater gabe, bera eraikitzen ari den Jainkoaren herriaren elkarteaz mintzo da, mila iruditan.

Azkena hurbil zetorrela usteak ez du errealitate hau itzaltzen, aitzitik, finkatu egiten du.

Azkena gainean zela ikustean, are eta gogo handiagoa sentitu zuen Jesusek Jainkoaren herria, hots, salbamen garaiko herria biltzeko.

Jainkoaren mandatariari, profetari, dagokio herria biltzea.

Irakats iezaguzu otoitz egiten eskariak ez du diszipuloak oraindik behar den bezala otoitz egiten ikasteko daudenik adierazten.

Bai zera! Haren diszipulo bezala bereiziko eta elkarturik mantenduko zituen otoitz bat irakats diezaiela erregutzen die.

Diszipuloek, bada, bazuten talde bereizi ziren kontzientzia.

Fariseoen, Qumrampacirc;n-en, Bataiatzailearen taldeek otoitz propio bat zuten talde-komuniogile.

Berdin diszipuloek, hauk Jesusen elkarte edo komunitatea bait ziren.

Ondare santua.

Salbamen garaiko Jainko herria biltzea entseiatu zuena ez zen Jesus bakarrik izan.

Entsegu anitz egon ziren.